Ir al contenido principal

Eragintza

Pribatutasun politika

Politika hau gure zerbitzuak eta weba erabiltzen dutenak informatzera zuzendua dago.

Zein da dokumentu honen helburua?
Indarrean dagoen Datu Pertsonalen Babesari buruzko araudia eta, batez ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua betez, jakinarazten dizugu Eragintza Kultur Erakundearen formaluarioen, webgunearen bidez edo cookie-en bitartez gorde daitezkeen datu pertsonalak tratatuko dituela, jarraian adierazten diren helburuekin.

Zein da datuen arduraduna?
Eragintza Kultur Erakundea
G-48304927
Zabalbide Kalea 26, behea, Bilbo

Zertarako tratatzen ditugu datuak?
Eragintza Kultur Erakundearen interesdunek ematen diguten informazioa tratatzen dugu helburu espezifiko bat kudeatzeko. Datu pertsonalen tratamendua eskatzen duten helburu espezifikoen eremuan burutzen diren ekintzen artean, honako hauek identifikatzen dira:

  • Cvak jaso
  • Memoriak egin
  • Hezitzaileak kontratatu
  • Gure aktibitateari dagozkion ekintza propioak
  • Trebakuntza saioak antolatu

Eragintza Kultur Erakundeak, bere ekintzetarako behar dituen datuen tratamendu automatizatua egingo du, bidalitako datuak oinarri hartuta.

Jasotako datuak bakarrik tratamenduaren helburua eta kasu berezi bakoitzean indarrean dauden legeak betetzeko behar den denboran zehar gordeko dira. Jasotako datuak ez dira hasieran adierazitako beste tratamendu ezberdinetan erabiliko, interesdunaren aurretiko baimena lortzen baldin ez bada.

  • Nortasun-datuak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Delitu sexualen inguruko aurrekari penalak

Oro har, ez dira maila bereziko datuak tratatzen. Mota honetako datuak egin behar den tratamenduagatik beharrezkoak izanez gero, interesdunaren aurretiko baimena eskatuko da eta horretarako aurreikusita dauden segurtasun neurri bereziak hartuko dira.
Honekin batera, eta gure web orriari dagokionez:
Gure webgunearen bidez Harremanetarako emandako baliabideak eman dizkiguzun edonolako kontaktu, zerbitzu, informazio, zalantza, iradokizun edo erreklamazio eskaerei erantzuteko erabiliko dira.

Zertan oinarritzen ditugu datuen tratamenduak?
Zure datuen tratamenduaren oinarri legala bi alderdien arteko adostasuna da. Egin behar den tratamenduak errekeritzen badu, zerbitzu-kontratu bat sortuko da. Kontratu honen egikaritzea aurrez aurkeztutako eskaintzan agertzen diren datuen tratamenduaren oinarri legala izango da, eskaintzaren baldintzek xedatzen duten gisan.

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?
Jasoak izan ziren helburuak bete arte gordeko ditugu. Ondoren, datuen erabileragatik egon daitezken kexa eta erreklamazioak ebatzi arte.
Segurtasuna
Eragintza Kultur Erakundeak tratamendu bakoitzerako beharrezkoak diren datu pertsonalak babesteko segurtasun neurriak hartu ditu eta bere eskueran dauden baliabide eta neurri tekniko eta antolatzaile guztiak abiarazi ditu, Eragintza Kultur Erakundeak emandako datu pertsonalen galera, erabilera txarra, aldaketa, baimenik gabeko atzipena eta lapurreta saihesteko.

Nori emango dizkiogu zure datuak?
Eragintza Kultur Erakundeak jasotako datuak Eragintza Kultur Erakundearekin bakarrik elkartukratuko ditu datu hauek. Legeak behartzen ez badu, datuak ez dira bitartekoei jakinaraziko. Hauxe beharrezkoa izanez gero, Eragintza Kultur Erakundeak baimena eskatuko dizu.
Hauek dira aurrikusten diren komunikazioak:

  • Prozesu Administratibo eta Judizialetako erakundeei (beharrezkoa balitz)
  • Epaitegi eta Auzitegie (beharrezkoa balitz).
  • Legez behartuak egongo ginatekeen erakunde edo autoritateei.

Nola egikaritu ditzazket nire eskubideak?
Nahi duenak galdetu dezake bere datu pertsonalak tratatzen diren ala ez. Horrez gain, Datuak Babesteari buruzko Araudi Orokorraren arabera, interesdunak eskubide hauek ditu:

Ahal bezain laster erantzungo diegu zure eskaerei, gehienez ere eskaera jaso eta hilabeteko epean. Beharrezkoa den kasuetan, epe hori bi hilabetekoa izan daiteke, eskaera kopuruaren eta horien konplexutasunaren arabera. Eragintza Kultur Erakundeak luzapen horren berri emango dio interesdunari, eskaera jaso eta hilabete igaro baino lehen.

Interesdunak edozein momentutan eska dezake merkataritza-jakinarazpen gehiagorik ez bidaltzeko, eta horrek ez du ondoriorik izango kontratatuta duen zerbitzuan. Aipatutako eskubideak erabiltzeko, interesdunak idatziz eskatu beharko du, eragintza@eragintza.eus helbide elektronikoan edo Zabalbide Kalea 26 Behea Bilbo, helbidera idazkia bidalita.

Zalantzaren bat izanez gero, Eragintza Kultur Erakundearen Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bitartez: eragintza@eragintza.eus

Interesdunak erreklamazioa jarri ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (AEPD), hura arduratzen baita Espainian datuen babesa gainbegiratzeaz eta kontrolatzeaz.