Nor gara?
Eragintza Kultur Erakundea 1990 urtean Urtxintxa Eskolaren baitan sortu zen irabazi asmorik gabeko jendartearen esku hartzerako erakundea da. Bi arrazoi nagusirengatik sortu zen: Orduko esku hartze eskaintza Eskolak bultzatu nahi zituen eredurik ez zegoelako. Urtxintxa Eskolan trebatzen ziren hezitzaileek, esku hartze arloko egitasmoetan Urtxintxa Eskolaren balioak transmititu ahal izateko.
Zer egiten dugu?
Aisialdi eta jarduera kulturalak antolatzen ditugu. Izaera hezitzailea duten aisialdi jarduerak, tailerrak, eta proiektu soziokulturalak sortzen ditugu, non parte hartzaileak euren garapen pertsonala landu eta balioak integratzen dituzten.
Dinamizazio jarduerak egiten ditugu. Balioetan oinarritutako dinamizazio sozialak.
Esku hartze arloko proiektuak garatzen ditugu balio hezitzaileak praktikan jartzeko. Non jarduera horiek hezitzaile eta komunitatearekin elkarlanean gauzatzen ditugun. Komunitatean parte hartze eta dinamika sozialak bultzatzen ditugu.
Esku hartzean eta suspertze soziokulturalean izaera ezberdineko egitasmoak garatzen ditugu, beti ere, norberaren aisialdian garapen integrala jorratzeko aukera desberdinak eskainiz.
Zer eskaintzen dugu?
Balioetan oinarritutako aisialdi hezitzailea: Balioetan oinarritutako aisialdi programa kulturalak. Aisialdi hezitzailearen eta suspertze soziokulturalaren bidez, balioak sustatzeko espazioak eta jarduerak eskaintzen ditugu. Aisialdiari ikuspegi hezitzailea emanez parte hartzaileen garapen integrala bultzatzen dugu.
Garapen pertsonala eta autonomia: Jardueren bitartez parte hartzaileen garapen pertsonala, soziala eta emozionala garatzeko aukera sustatzen dugu, horrela era autonomo baten jokatzen ikasiz.
Aisialdi hezitzailea eta gizarte parte hartzailea: Aisialdia eraldatzeko eta astialdi hezitzailea sustatzeko egitasmoak eskaintzen ditugu, gizarte parte hartzaile eta aktiboa eraikitzeko asmoz.
Gure misioa balioetan oinarritutako gizarte eraldaketa sustatzea da, aisialdi hezitzailea baliatuz gizartean eragin positiboa izan eta eraldaketa soziala lortzeko. Pertsonen garapen integrala bultzatu nahi dugu, haien garapen soziala, emozionala eta kognitiboa lantzeko baliabideak eskainiz, gizartean aktiboki parte har dezaten. Horrez gain, esku hartze soziokulturalaren eredua izatea bilatzen dugu, gizartearen dinamizazioan eta balioen transmisioan erreferente bihurtuz.
Balioetan oinarritutako aisialdi hezitzailea eta suspertze soziokulturala ardatz hartuta, pertsonen eta komunitatearen eraldaketa soziala sustatzea da gure hezkuntza proiektuaren oinarria. Aisialdiaren eta hezkuntza ez formalaren bidez, garapen integrala bultzatzen dugu. Gure helburua da aisialdi hezitzailean eta hezkuntza ez formalean parte hartzen duten pertsonek gizartean eragiteko gaitasuna duten herritar aktibo, kontziente eta konprometituak bihurtzea.
Parte-hartzailea
Jendartean partaidetza sustatzen duena eta elkartearen izaera bera jendearen parte-hartzeari esker eraikitzen dena.
Feminista
Sexu zein generoa kontuan hartu gabe eta balio hezkidetzaileetan oinarrituta, norbanako kritiko eta ahaldunduak hezten dituena.
Elkartasunean oinarrituta
Jendarte justu, demokratiko eta anitz bat bermatuko duen elkartegintza lortzearen aldeko interes bat aurkezten duen pertsonei irekia dagoena.
Inklusiboa
Jendarte justu, demokratiko eta anitz bat bermatuko duen elkartegintza lortzearen aldeko interes bat aurkezten duen pertsonei irekia dagoena.
Integrala
Garapen prozesua bere osotasunean bultzatzen duena, eskolaz kanpoko eremua ere barneratuz.
Behatzailea
Inguruan eta norbere barnean gertatzen dena gogotsu aztertzeko jarrera duena dauden beharrez, indar-guneez, aukerez eta gabeziez jabetuz.
Kritikoa
Behatutakoa zalantzan jartzeko joera duena, bere pentsaera propioa garatuz.
Eragilea
Prozesu baten ondorioz eraikitako pentsamendua jendartean zabaltzeko eta elkarbanatzeko jarrera duena.
Dinamikoa
Aktiboa eta ekiteko prest dagoena.
Sortzailea
Egoera ezberdinetan irudimena eta dinamikotasunez, era berritzaile batez, aukera ezberdinak eraikitzen dituena.
Euskalduna
Euskal Herriak dituen berezko nortasun eta ezaugarri historiko, sozial, kultural eta politikoak transmititzen dituena eta euskararen normalizazioaren bidean lan egiten duena.
Parte hartzailea erdigunean
Parte hartzailea erdigunean jarrita eta gure baloreetan oinarrituta, haien interes, jakin min eta nahiak sustatzen ditugu. Gure helburua garapen integrala lortzea izanik baliabide ezberdinak eskaintzen ditugu eta bakoitza bere erritmora eta interesetatik hazteko. Eskainitako baliabide eta jardueren bitartez modu autonomo batean bereganatuko eta praktikara eramango dituzte zeharka lantzen ditugun balioak.
Hezkuntza emozional eta soziala
Ikaskuntza sozial eta emozionala ardatz hartzen dugu, partehartzaileek euren emozioak kudeatu eta harreman osasuntsuak garatzeko. Ikaskuntza prozesua proiektu zehatzen inguruan egituratzen dugu, erronka edo helburu komunak lortu behar dituzten jarduerak sortuz.
Parte-hartze aktibo eta kooperatiboa
Parte-hartzaileek ekimenetan eta proiektuetan modu aktiboan parte hartzea sustatzen dugu. Jarduerak taldean egiten dira, elkarlanaren bidez ikaskuntza eta balioak indartuz.
Ikaskuntza esperientziala eta ludikoa
Jarduera esperientzialak eta jolasak erabiltzen ditugu ikaskuntza eta garapena errazteko, balioak barneratzeko modu ludiko eta praktikoa bilatuz.