Ir al contenido principal

Eragintza

Eragintza Kultur Erakundea hezitzaileak, begiraleak, tailerrak emateko espezialistak, etab. behar ditugu gure jarduerak aurrera ateratzeko.
 
Gure balioekin bat egiten baduzu, eta horretan lan egitea gustatuko balitzaizu, ez izan zalantzarik eta bidali zure kurrikuluma.

Zure profila aproposa dela uste baduzu eta gurekin lan egin nahi baduzu, animatu eta bidali kurrikuluma edo bete hurrengo formularioa!

Eskaintza berriak gehitzen joan gaitezke, beraz, egon adi!

Irekita dauden lan eskaintzak

Lemoako aisialdi-zerbitzuetarako koordinatzaile eta ludotekarako hezitzaile

Eginkizunak:

  • Herriko aisialdi-zerbitzuen koordinazioa eta jarraipena.
  • Ludotekako jardueren programazioa, dinamizazioa eta ebaluazioa.
  • Hezitzaile taldearen koordinazioa.
  • Udalarekin eta herriko eragileekin elkarlana.
  • Herri udalekuen antolaketan eta garapenean parte hartzea.

Ezinbesteko baldintzak:

  • Haur eta gazteen aisialdiko jardueren zuzendari titulua.
  • Haur eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizatzaile titulua edo dagokion baliokidetasun aitortua.
  • Euskara C1 edo baliokidea.

Baloratuko da:

  • Antzeko lanpostuetan izandako esperientzia, hezitzaile taldeak koordinatzeko eta haur zein familiekin lan egiteko gaitasuna, antolaketa, autonomia eta talde-lanerako jarrera.

Lemoa

Lanaldia

Astean 20 ordu (15 ordu Ludotekako hezitzaile + 5 koordinazioa).

Soldata

Bizkaiko Gizarte Esku-hartzearen hitzarmenaren araberakoa.

Proiektu eta zerbitzu desberdinetan lan egiteko hezitzaileak

Eskatzen den profila:

  • …
  • …
  • …
  • ..
  • …
  • ..
  •  

Jaso gure buletina proiektu, zerbitzu eta baliabide berriak ezagutzeko.